Lehiaketaren oinarriak
BOCINEROS DEIADAR XTREME I. argazki lehiaketa TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAK antolatzen du. Jasotako argazki onenak aukeratu eta horietatik hiru sarituko dira, bana lasterketa bakoitzeko.
Oinarriak onartzea
Parte hartzea onartu eta lehiaketan izena ematen dutenek, oinarriok onetsi eta horien arabera jardun behar dute argazkia aurkezten duten une beretik. Era berean, antolatzaileak oinarrioz egiten duen interpretazioa onartuko dute.
Parte-hartzaileak
Lehiaketan izena ematea doakoa da eta edonork parte hartu dezake.
Gaiak
Argazkiek Bocineros Deiadar Xtremeko edozein hiru lasterketako irudiak islatu behar dituzte: Deiadar Xtreme, Deiadar Ultra eta Deiadar Maratoia.
Lanek bete beharreko baldintzak
Argazkiak egoera onean aurkeztuko dira, originalak izan behar dute, egilearenak bakarrik. Ezingo da aurkeztu dagoeneko argitaratu den edo saritu duten argazkirik.
Lan kopurua
Gehienez egile bakoitzeko hiru argazki aurkez daitezke.
Formatua eta tamaina
Lanak koloretakoak zein zuri-beltzekoak izango dira eta formatu digitalean aurkeztuko dira.
Formatu digitalean bete beharreko baldintzak
Artxibo guztiek JPEG formatua izango dute. Artxiboa bereizmen handikoa izango da: irudi bakoitzaren alde handienak gutxienez 30 cm izango ditu (hau da, 3543 pixel) eta 300 dpi-ko bereizmena. Argazkiak gainetik berrukitzea onartuko da, baina ezingo da gehitu edo ezabatu jatorrizko konposizioa aldatuko duen osagairik.
Lanak aurkeztea eta identifikatzea
Argazki guztiak egilearen datuekin identifikatuta bidali behar dira ezinbestean: izena, abizenak eta harremanetarako telefonoa (mugikorra hobe), eta baita argazkia non aterata dagoen ere. Datu horiek ez dituzten argazkiak lehiaketatik kanpo geldituko dira automatikoki. TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAK ez du gordeko ez erabiliko parte-hartzaileen datu pertsonalik, lan bakoitza identifikatzeko beharrezkoak direnak izan ezik.
Bidalketarako helbidea
Lanak aurkezteko epea
Materialak aurkezteko epea 2018ko irailaren 23an amaituko da.
Epaimahaiaren osaera
TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAK aukeratutako kideek osatuko dute epaimahaia eta haiek hautatuko dituzte argazki irabazleak.
Epaimahaiaren erabakia
Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta 2018ko urriaren 15ean emango da jakitera www.bocinerosxtreme.com eta en www.trail52sport.com web guneetan.
Sariak
Honako hauek izango dira:
1. saria: | Korrikalari poltsa eta 200K-ko opari jantzia |
2. saria: | Korrikalari poltsa eta 105K-ko opari jantzia |
3. saria: | Korrikalari poltsa eta 45K-ko opari jantzia |
Saritutako argazkiak Bocineros Deiadar Xtreme web gunean eta bere euskarri zein sare sozial guztietan argitaratuko dira.
Oharrak
Epaimahaiaren ustez aurkeztutako lanek ez badute behar besteko kalitaterik, sariak eman gabe geldi daitezke.
Oinarriotan jasota ez dagoen ezustekoren bat gertatuz gero epaimahaiak hartuko du horren gaineko erabakia.
Baimena
Lehiakideak adierazten eta bermatzen du lehiaketara aurkeztu duen argazkiaren gaineko egile-eskubide guztien titular bakarra dela, eta bere gain hartzen du irudi-eskubideen inguruko edozein erreklamazioren gaineko erantzukizuna. Berme hori bete ez izanaren ondorioz sor litekeen hirugarrenen erreklamazioaren aurrean TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAk ez du erantzukizunik izango. Lana bidaltzen duen lehiakideak baimena ematen dio TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAri lan hori hirugarren bati lagatzeko, eta berak ere aukera izango du bere argazkiak hirugarrenei lagatzeko, TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAri emandako eskubideak kaltetu gabe.
Deialdian parte hartuko duten lehiakide guztiek TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAri uzten dizkiote euren argazkien irudi-eskubide guztiak, edozein erreprodukzio egiteko eta publikoki erakusteko. TRAIL 52 SPORT MENDI KLUBAk egilearen izena eta abizena bakarrik adieraziko ditu, inongo baldintzarik gabe eta egileari inolako ordainik eman gabe.